Multimedia komunikazioa UPV/EHU-EITB unibertsitate masterra

2010/01/06

Alemaniako unibertsitateak okupatuta

Filed under: Uncategorized — masterra10 @ 4:17 PM
Tags: , , , , , ,

Berlingo Unibertsitate Libreko 1-A auditoriuma izan da Silberlaube eraikin nagusiko gelarik erabiliena azken bi hilabetotan. Eta ez da bertan eskaintzen diren klase edo mintegiengatik; ikasleek euren espazio askea sortu nahi izan dute Unibertsitate “Askearen” baitan, eta okupatuta daukate azaro hasieratik, Austrian hasi eta iparralderantz hedatutako protesta-olatuarekin bat eginik.

“McBachelor” bezalako leloen pean (“bachelor” Bolonia ondorengo lizentziaturek hartu duten izena da), etenik gabe ari dira gradu berrien erreforma hobeago baten alde lanean: ikasle mota guztiei goi mailako ikasketak baimenduko dizkien sistema bat dute aldarri, oztopo ekonomiko, sozial edo ikasketak amaitzeko epe mugaturik gabe, eta unibertsitateen arteko mugikortasuna benetan erraztuko duena.

“Oso pozik gaude jasotako erantzunarekin, batez ere ikaskide eta zenbait irakasleren aldetik” dio bertako ikasle den Samara Velte blogari zarauztarrak, “eta zuzendaritzarekiko harremana ere aurrera doa pixkanaka-pixkanaka: zaila da, baina negoziatzeko gogoz gaude.”

Beste zenbait unibertsitateetan ez bezala, FU-ko zuzendaritzak adierazi du ez duela asmorik auditoriuma indar polizialez husteko. “Oporretan geure kontura utziko genuela usteko zuten, seguruenik” dio beste ikasle batek irri batekin, “baina gabonak ere hemen ospatu genituen 10 bat lagunek; ikaskide baten gurasoek prestatu ziguten afaria. Oso pozik gaude lortutakoarekin. Hala ere,” gehitu du pentsakor “geroz eta jende gutxiago agertzen da auditoriumean gaua pasatzera, eta betiko lau katuok gabiltza kontua aurrera eramaten; hasierako elkartasuna behar dugu horretan ere.”

Hala ere, baikor dira ikasleak: okupaziok bizirik darrai, hori erakusten dute asteroko pleno eta asanbladek. Egunean zehar lan-talde desberdinek lanean jarduten dute unibertsitatearen egunerokotasunean topa daitezkeen oztopoak detektatu eta konpontzeko (besteak beste, greba eta okupazioaren helburu eta aldarrikapenak zehaztea, beste unibertsiateekiko harremanak lotzea eta sexismoaren aurkako kanpaina efektibo bat eraikitzea).

Austria eta Alemanian zehar 60 unibertsitate eta eskolatik gora egon dira okupatuta azken hilabeteotan, eta AEB, Londres, Paris eta Kroaziatik ere iristen dira elkartasunezko mezuak. Internetek berebiziko garrantzia izan du honetan; Berlingo unibertsiateak bakarrik ez, protesta-mugimendu osoa jarrai baitaiteke euren webgunean edo Twitter kontuan.

FU-ko ikasleak auditorium okupatuan asanbladan

Utzi erantzun bat »

Erantzunik ez oraindik.

RSS feed for comments on this post. TrackBack URI

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Theme: Rubric. Blog at WordPress.com.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.